XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Berrichkak. FRANTZIAN LEHOINAREN ONDOTIKUste gabean lehoin urrich bat eskapatu zaiote bere burdinazko kaiolatik, eta tiroa bezala hirian barna ibilirik, inguruetako zokho batean gorde.
Jandarmeria ondotik jarraiki zaio; zirkeko nausiak ere bere gizonak egorri ditu jandarmen lagun.
Ba bainan atzemaiteak baitzituen lanak: jauzika, zalapartaka, lehoina bethi aintzinean, landetan barna; azkenean, bertzela jokaturik, inguratu dute eta tiroz kalitu.
Jandarme batek bere lagun bati tiroz ichter hezurra hautsi dio.
Zabal zituen begiak eta bihotza bere eskuko!.
INTZAURRAK TTIPITUFrantzian aspaldion arbolak ari zaizku ttipitzen: dela gaztena, dela haitz, gaitzak edo haizkorak ereman du zer nahi.
Intzaurrak ere galtzen ari dire, bazter guzietan ebakitzen dituztelakotz muble gei.
Zaharrak pika, eta gazterik ez landa, laster batere gabe geldituko gira.
UR ERAKITUAAjaccion bi sehi, etche berekoak, bethi bat bertzearen kitzikan ari ziren: bi emazteki, jada berrogoi urthez goiti juanak.
Ohe baten egiten ari zirelarik, izigarriko kalapita piztu dute: batek aurdiki dio burutik behera bertz bat ur erakitu bere etsaiari, eta gero bere burua urkhatu mokanes batekin.
UNTZI HONDATUAToulon-eko leihorretik hurbil, gerlako untzi ttipi bat, uraren barnez dabiltzan hetarik, bertze handiago batek kaskaturik, hondatu da berehala.
Mariñel gehienak salbatu dituzte.
BI MUTHIKO TZARSaint-Quentin-eko hirian bi muthiko gazte, hamalau eta hemezortzi urthekoak, kolpeka lothu dire.
Ikusirik indarrez nausi zuela bertzea, gazteenak bere ganibeta tripatik sarthu dio.
OTSO CHURIAKChina beherean gaichtagin andana batek bazter guziak dauzkate harriturik.
Berek hartua dute izen bat,
Hiri batean soldadoak ere heien alde jarri dire, eta guziak elgarrekin lothu jendearen larrutzen.
Atzemanak oro garbitu dituzte.